SCROLL

SORMENAREN MUNDUTIK GATOZ ETA NABARITZEN DA

EZAGUTU INTERAKTIBITATEAREN POTENTZIAL GUZTIA

Zure mezua, produktua, edukia edo prestakuntza, interaktiboa eta entretenigarria bihurtzen dugu. Kalitate handiko akabera erakargarriekin.

Prestakuntza, publizitatea, hezkuntza, sentsibilizazioa, turismoa, kultura. Esparru guztietan, joko eta esperientzia interaktiboek pertsonak edukiarekin sakonki identifikatzea lortzen dute, eta haien interesa mantentzen dute.

Mezua jaso duen hartzaileak luzaroan izango du zure mezua gogoan, prozesuan zehar ondo pasa duelako.

ninbo@ninbo.es

<

TURISMORAKO TEKNOLOGIAK

Turismo-aplikazioen garapenean adituak. GPSa duten gida birtualak eta multimedia-ibilbideak, berreraikuntza interaktiboak, museo eta ekitaldietarako aplikazioak, errealitate areagotua eta errealitate birtuala.

HEZKUNTZA-APLIKAZIOAK

Jakin-mina eta interesa sustatzen duten hezkuntza-tresnak sortzen ditugu. Eduki entretenigarriak eta teknologia harrigarriekin ikasleen arreta erakarri nahi dugu.

NEURRIRA SORTUTAKO JOLASAK

Aisialdirako, marketinerako, sentsibilizaziorako eta kulturarako neurrira egindako jolasak garatzen ditugu. Zure publikoarengana iristeko eta zure mezuak proposatzeko modu original eta erakargarria.

INDUSTRIA ETA PRODUKTUAK

Azoka eta ekitaldietan produktuen eta makinen birsortze interaktiboak. Biki birtualak eta eskuzko interaktiboak. Zure zerbitzu eta produktuentzako multimedia-aurkezpen erakargarriak.

ARKITEKTURA BISUALIZAZIOA

Bistaratze arkitektonikoak, zure bezeroek espazioak ondo ulertzeko. Errealitate birtualeko urperatze-bistaratzeak. Errealitate areagotuko maketa digitalak. Kalitate eta akabera errealistak.

MARKETINA ETA AISIA

Esperientzia interaktibo desberdinak eta originalak, zure publikoaren arreta erakartzeko. Publizitaterako multimedia-aplikazioak. Neurrira egindako stand eta display interaktiboak.

PRINTZIPIO KONTUA DA

DIBERTSIOA SERIOTASUNEZ LANTZEN DUGU

Belaunaldi berrientzat interaktibitatea komunikatzeko modu naturala da. Publiko-xedea dira eta hizkuntza berri hau ezagutzen dute. Zergatik ez genuke beren hizkuntza hitz egingo?

Hezkuntza-, prestakuntza-, mezu- edo produktu-edukia esperientziaz gozatzen den zatia izan dadin, sistemak sortzen ditugu.

Entretenimendua eta murgiltzea dira zure publikoak barneratu behar duenarekin harreman estua sortzen duen motorra.

PROIEKTU ENTRETENIGARRI ETA INTERAKTIBO BATEN BILA ZABILTZA?

ninbo@ninbo.es

Ninbo Imanol Pinelo
IMANOL PINELO

DISEINUA

Istorioak asmatzea da niretzat onena. Txikitan jolaserako pantailak diseinatzen genizkien ikaskideei.

15 urte baino gehiagoz maila profesionalean arlo desberdinetan aritzeko aukera izan dut: zinema, telebista, soinua, diseinu grafikoa, 3D, ikus-entzunezko aplikazioak, ilustrazioa, motion graphics,...

Bizitza osoan zehar nire aisialdian jokuak garatzen eman ondoren, orain errealitate bihurtutako amets bat bizi dut, txikitan paperean eta arkatzez marraztutako joku horien gainean jaio zena.

Ninbo Luismi Romero
LUISMI ROMERO

PROGRAMAZIOA

Bideojokoak beti egon dira nire bizitzan, jolastea dut gogoko.

15 urte baino gehiagoz web eta idazmahairako aplikazioak garatu ditut. Horrez gain, 10 urtez jokoak eta aplikazio bisualak programatzen aritu naiz AR, mugikor, PC eta ukipen-pantailan.

Txikitatik, bideo-jokoek nola funtzionatzen zuten jakin nahi nuen, eta nire jokoak nola egin nitzakeen ikertzen nuen. Orain nire grinari bide eman diezaioket, bideojokoak sor ditzaket, nik jolastu nahiko nituzkeen istorioekin.

Ninbo Aritz Aizpurua
ARITZ AIZPURUA

ARTE

19 urteko esperientzia profesionala du film luzeetan, film laburretan eta animaziozko telesailetan. 3D ilustratzailea eta modelatzailea ere banaiz.

Esperientzia luzea dut konposaketan, girotzean eta errenderizazioan. Ikso estudioko sortzaileetako bat izan nintzen, eta, besteak beste, "Zapping" film laburraren zuzendaria. Elkano bezalako filmetan lan egin dut, baita Yoko telesailetan ere, beste askoren artean.

Publizitate, arkitektura, dekorazio eta industria-proiektuetan ere lan egin dut azken bezeroak dituzten agentzientzat, hala nola Tesa, Kutxa, Leroy Merlin, Decathlon, Osakidetza, EHU, Alcampo, Janssen, Euskadiko Kutxa...

Galdetu nahi duzuna.
Hemen gaude zuri laguntzeko.

Izena (derrigorrezkoa)

Emaila (derrigorrezkoa)

Mezua (derrigorrezkoa)

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika.

MILAESKER IDAZTEAGATIK!

Eta gure unibertsoan murgiltzeagatik. Lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.

Bitartean, hobeto

ezagutu gaitzakezu:

GURE UNIBERTSOAN MURGILDU NAHI?
Torrekua eraikina. Jautarkol Plaza zg, 20100 Errenteria Gipuzkoa
ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUAK
ES | EU
HASIERA JOKUAK APLIKAZIO INTERAKTIBOAK ERREALITATE BIRTUALA & AREAGOTUA