SCROLL

JOLAS BATEK ZER ESKAINI DEZAKEEN JAKIN NAHI DUZU?

ZURE IKUSLEEK ZURE EDUKIETAN DUTEN INTERESA SUSTATU ETA MANTENDU

MOTIBATU ZURE PUBLIKOA

Ez kontatu, bizi dezatela

Serious games, advergaming, online prestakuntza, hezkuntza, simuladoreak, social games, entrenamendu profesionala...

PLATAFORMA GUZTIAK

Transmedia eta multiplataforma

Errealitate birtuala, errealitate areagotua, mugikorrak, PCa, webgunea, ukipen-pantailak, sare sozialak, online proiektuak, jokalari anitzak...

DIBERTSIOA ETA MURGILTZEA

Neurrira egindako proiektuak

Son herramientas con gran potencial para que tu público interactúe con tus contenidos y se interese.

HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA

SERIOUS GAMES: JOLASTUZ IKASTEKO AUKERAK

Hezkuntza inplizitua: Jolasak sortzen ditugu hezkuntza dibertigarria izan dadin. Mekanika jokagarriak eta narratiba, barneratu beharreko edukien inguruan aritzea funtsezkoa da.

Jakin badakigu dibertsioak ikasle inplikatuagoak sortzen dituela. Eta horregatik, garrantzia ematen diogu.

Gure eskaintza eta aukerak ezagutu nahi badituzu, ez izan zalantzarik:

ESKATU ZURE DOAKO IKERKETA ORAIN!

PUBLIZITATEA ETA SENTSIBILIZAZIOA

ADVERGAMING: ENGAGEMENT NATURALA ZURE PUBLIKO-XEDEAREKIN

Kalitate eta iraunkortasun handiagoko inpaktuak lortzen ditugu, denboran zehar errepikatuak. Dibertimenduan zentratzen gara, hori baita zurekin geratu nahi izatea eragingo duena.

Sistema bat diseinatzen dugu zure bezeroak hobeto ezagutzeko, nola jokatzen duten jakiteko, zure mezuarekin nola elkarreragiten duten jakiteko... Feedback zuzena, zure proposamenei balioa gehitzeko.

Advergaming batek eskaintzen dituen aukerekin bat datorren proiektu bat baduzu, dei iezaguzu. Kafe batera gonbidatuko zaitugu eta hitz egingo dugu.

NEURRIRA EGINDAKO JOKOAK

TEKNOLOGIAREN ALDERDIRIK DIBERTIGARRIENA

Proiektu bat, ikus-entzunezko ekoizpen bat, jostailu bat edo joko bat egiteko produktu bat baduzu, hemen gaituzu.

Plataforma guztientzako jokuak sortzen ditugu: Mugikorrentzako jokuak, sare sozialak, ordenagailuak, errealitate areagotua edo errealitate birtuala adibidez. Webguneko banner batean agertzen diren jokuak sortu ditzazkegu, eta mundu handi eta narratiba konplexua dutenak ere bai.

Sormen mundutik gatoz. Bideo-jokoak, animazioa, ilustrazioa eta publizitatea. Oso eroso gaude horrelako proiektuekin.

Zure beharrak ulertzen ditugu.

BIDEOJOKOETARAKO OUTSOURCING ZERBITZUA

ZURE GARAPENEAN LAGUN ZAITZAKEGU

Proiektu bat garatzen ari zara eta unean uneko edo egiturazko laguntza behar duzu? Hemen gaude behar duzun horretan laguntzeko.

Garapenaren alderdi guztietan egin dezakegu ekarpena: Concept art, storyboarding, 3D, ilustrazioa, animazioa, programazioa,...

Gogoratu ere beste motatako proiektuetan parte hartu dezakegula: Gamifikazio plataformak, simuladoreak edo edozein motatako aplikazioetarako lanetan. Bai garapenaren aldetik, baita aholkularitza zerbitzuen aldetik ere.

GURE UNIBERTSOAN MURGILDU NAHI?
Torrekua eraikina. Jautarkol Plaza zg, 20100 Errenteria Gipuzkoa
ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUAK
ES | EU
HASIERA JOKUAK APLIKAZIO INTERAKTIBOAK ERREALITATE BIRTUALA & AREAGOTUA